EKAINAK 12–13 | Sagües, Donostia
Urtez urte, surflariek gero eta maila handiagoa erakusten dute Waxdayzen eta gure txapelketa ere gero eta heavy-agoa da. Jaialdiaren bosgarren urte honetan, Basque Country Open of Surfing 2026ospatuko dugu, eta nazioartean ezagunak diren surflariak lehiatuko dira bertan: Jorgann Couzinet, Sean Gunning, Janire Gonzalez edo Lili Hirigoyen besteak beste. Ikuskizun honetaz gozatzeko, gerturatu zaitez ekainaren 12an eta 13an, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara.
Aurten, surfari beste buelta bat eman nahi izan diogu, eta txapelketa profesionalaz gain, bertako txapelketa zahar bati keinua egingo diogu; garai batean, Iparraldeko eta Hegoaldeko surflariak elkartzen ziren lehiatzeko, gozatzeko eta muga bat egiteko. Bi talde, irabazle bakarra. Surfa eta probaren bat edo beste… Galdu nahi ez baduzu, etorri ekainaren 13an, 12:00etan.
Waxdayz surfa baino askoz gehiago da; kultura bihurtzen da jaialdi hau martxan jartzen duen motorretako bat (eta inoiz baino hobeto esanda): musika taldeak, DJak, bazkari herrikoia, skatea, market-a eta food truck-ak.
OSTIRALA 12
18:00 Straight In
21:00 Hamaika
23:45-01:00 Nikorma + Quecedo
LARUNBATA 13
13:00 Skate jam mini + vermuteke Wax
14:30 COMIDA POPULAR Trikitxotx
17:00 BAND: Layday
18:00 SKATE JAM Cash for tricks con La Plaza y DJ Manci
20:00 ENTREGA DE PREMIOS SURF
20:30 BAND: KE LEPO & FÉLIX BUFF
21:45 Makeda
23:15 Emmerald
00:15-01:30 Comyn
Kontaktua
Galderarik baduzu edo informazioa behar baduzu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan eskuragarri dauden bitartekoetatik.